Dagoeneko bederatzi dira txerri-izurriak jotako basurdeak Bartzelonan
Txerri-haztegien egoerari dagokionez, Espainiako Gobernuak baieztatu du, oraingoz, horietan ez dela txerri-izurri kasurik antzeman.
Txerri-izurriak, dagoeneko, bederatzi basurde hil ditu Batzelonako Cerdanyola del Valles herrian, gaitzaren lehen agerraldia atzeman zuten lekuan. Hala baieztatu du Espainiako Gobernuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak, astearte honetan zabaldutako agiri batean.
Lehendik baieztatuta zeuden bi kasuei, beraz, beste zazpi gehitu zaizkie orain. Aipatutako iturrien arabera, Algeteko (Madril) Albaitaritza Laborategi Nagusian baieztatu dira kasuak, eta informazio guztia Europako Batzordeari eta Animalien Osasunaren Munduko Erakundeari igorri zaio.
Txerri-haztegien jarduera ere aztertu du Gobernu espainiarrak, eta horietan, oraingoz, ez da txerri-izurri kasurik atzeman.
Garbiketa neurriak zorroztea eskatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak
Katalunian antzemandako txerri-izurritearen aurrean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kontu handiz ibiltzeko eskatu dute. Lehenengoak garbiketa eta kontrol protokoloak zorrotz betetzeko eskatu die abeltzain eta banatzaileei, eta bigarrenak, berriz, biosegurtasun neurriak zorrozteko eta mendietako zaintza areagotzeko eskatu du.
Izan ere, txerrien sektoreak pisua du Hego Euskal Herrian, batez ere Nafarroan. Guztira, 1.200 txerri-ustiategi daude, eta horietatik 1.080 foru-lurraldean daude, 827.000 abelburu baino gehiagorekin.
Euskal Autonomia Erkidegoan, bestalde, 120 ustiategi daude, ia 30.000 txerrirekin. Horietatik 20.800 Araban daude; 5.800, Gipuzkoan, eta 3.000, Bizkaian.
TXERRI-IZURRIA
Txerri-izurriaren egoera, Europako herrialde kaltetuenetan
Milaka txerri sakrifikatu dituzte eta milioi asko galdu dira EBn. Gaixotasunaren hedapenaren ondorioz, kontrolak gogortu eta murrizketa-guneak mantendu behar izan dituzte hamahiru herrialdetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.