ELKARTASUNA
Zaporeak elkarteak Lesboseko sukaldeak itxi ditu, hamaika urteko elkartasun-lanaren ostean
Greziako Gobernuak ezarritako gero eta oztopo legal gehiagok behartuta, sukaldeetako suak itzaltzea erabaki dute. Euskal Telebistako lantalde batek azken banaketa horren lekuko izateko aukera izan du. Agur hunkigarria izan da, tristuraz baina baita egindako lanarekiko harrotasunez ere.